EDUARDO IBARMIA ISASMENDI

Familia konstelazioak

Azkoitin jaio nintzen, Gipuzku barneko herria. Lau anai-arrebetik hirugarrena, bi arreba ni baino zaharrago eta anai bat gazteago ditut. Umetan, 2 edo 3 urte nituenean, ordurako gogoratzen naiz nire gurasoek, biak, beste leku batetara begiratzen zuten sentipena nuela,... ohartzen naiz erabaki edota sentitu izana, ni beraiek baino lehenago hil nahi izana.

Txikitan umeek bere gurasoen ezkutuko nahiak, irrikak somatzen dituzte, eta prest egoten dira dena emateko beren gurasoengatik, bizia barne, nahiz eta horrekin ezer ez den ebazten, sufrimendu gehiago erantsi baino ez... bainan haur pentsamendu horrekin, haurrak gauzak hobera aldatu ditzakela uste du.

Enpresa Gestio eta Industria Ingenieritzan trebatua nago.

2002an nere bizitzan dena hasi zen kolokan jartzen, ezer ez zen irakatsi eta ikasi nuen bezala, ezta ere nik bizi eta ikasi nuena nere gazte denboran, eta ez jakin eta ez deguna ezagutzenaren aurrean makurtu nintzen eta aldaketa eman zen, Menorkan egin nuen Re-birthing (birjaiotze) eskolari esker, Mª JOSÉ DE TRUEBAren eskutik, izan nuen aukera bizitu eta gozatzeko egin ditudan bost birjaiotze eskoletan.

Orduan izan nuen aurreneko bizipena FAMILIA KONSTELAZIOAK-in, baita Mª JOSÉ DE TRUEBAri esker. Handik aurrera BERT HELLINGERren liburuak, mintegiakk eta formakuntzak egiten hasi nintzelarik. Pixkanaka pixkanaka ulertzen hasi nintzen Maitasunaren Ordenek ze nolako garrantzia zuten harremanetan eta eguneroko bizitzan.

2003an RACASA LUCEROkin oinarrizko formakuntza egin nuen FAMILIA KONSTELAZIOAK-en, baita Mª JOSÉ DE TRUEBArekin hezitzen jarraituz.

2005tetik 2007ra Mª JOSÉ DE TRUEBAri nere jaioterrian, Azkoitian FAMILIA KONSTELAZIOAK-en tallerrak antolatzen ibili nintzen eta hezitzen jarraitu nuen.

2008an neure FAMILIA KONSTALAZIOAK-en mintegiak antolatzen hasi, eta aldi berean formakuntzan sakontzen nenbilenean, aukera izan nuen BERT eta SOPHIE HELLNGER ikusteko Madrid-en BRIGITTE CHAMPETIER DE RIBES-eri esker. Han ezagutu nuen nere lagun, aholkulari eta laguntzaile den LOLA C. BELMONTE.

2008-2009an ikastaro trinkoak egin nituen BERT eta SOPHIE HELLINGER-en eskutik Sevilla-Barcelona-Sevillan.

2010ean FAMILIA KONSTALZIOAK-eko nazioarteko kongresura joan nintzen.

2011an Mexico-ra bidaiatu nuen eta han TATA CACHORA chamana ezagutu eta BERT HELLIUNGER-ekin ikastaro trinkoa egin nuen CUDEC-ek DF-en duen Universitatean. Urte hartan baita Barcelonan CECILIO REGOJO-ri esker ERAKUNDE KONSTELAZIOAK-en prestatu eta aukerak gehitu nituen.

2013an BRIGITTE CHAMPETIER DE RIBES eta STEPHAN HAUSNER-rekin ikastaro eta mintegiak jaso nituen, beraiei esker asko ikasi nuen eta aldiz aldi hazi ere bai.

Atzera begiratzean, aurrera pauso asko eman ditudala ohartzen naiz, FAMILIA KONSTELAZIOAK bideratzeko gai izatean. Nola ibili naizen nere bizitzan nere familiarekiko ere ohartzen naiz , ulertzen joan naiz neure ibilbidea umetatik, gaztetatik, gaur egunerarte, ohartuz nere ulermena haundiago eta sakonagoa dela eta nere jokaera ere desberdina dela. Orain ulertzen hasia naiz, bai bizitzan, bai FAMILIA KONSTELAZIO askotan, funtsezkoa gurasoak direla eta gauza asko konpondu ditzazkegula, guk seme-alaba garenok, baldintzarik gabeko baietza beraiei eman ezkero, baita beraien izuei eta beldurrei ere. Bezeroa erreserbarik gabe hartzen ikasi dut, eutsi eta hortik ikusi, sumatu, nabaritu eta oinarrira joanez. Aurrera jarraitzea erabaki dut, bizitza gehiagoruntz, bizitzari eta nere gurasoei guztiz esker onez. Gaur egun, hitzaldiak eta taillerrak ematen ditut, beste pertsonei erakusten aritzen naiz nere bizipenak eta FAMILIA KONSTELAZIOAK nahi dutenen eskuestan jartzen, alde batera utzi gabe neure formakuntza eta bizitza zoragarri hau.

EZAGUTZEN NAUTENAK DIOTE

Aztertzeko gaitasun haundia du eta ulermen sistemiko sakona dauka, Polita da ikustea tratatzen dituen pertsonen sufrimenduengan ipintzen duen maitasuna eta begirunea.

ESKERTZEN

IZATEA garen altxor baliotsu bezala, hau da mugitzen nauena FAMILIA KONSTELAZIOekin topo egin nuen unetik, orain dela hamabost urte oneskero. Nire maixuei esker, Mª JOSÉ DE TRUEBA, RAKASA LUCERO, STEPHAN HAUSNER, BRIGITTE CHAMPETIER, SOPHI eta BERT HELLINGER bezalakoekin jakin eta hartu nituen nere familiako eta neure lokarri eta loturen berri. Beriei esker gaur jarraitzen dut tresna honekin praktikatzen eta ikasten, gure nahasketen, errepikatzen ditugun ekintzen ulermena eta geure erabakien jabe egiten gaituen tresna eraginkor honetan.

Ekitaldien lista:

Facebook-eko argitalpenak: