BLOGAREN LISTA:


Zuregatik Sentitzen det

  -Egilea: Hats Terapia  -Data: 2016/07/07 


Artikulua blog hats terapia

Neska gazte bat areto baten sarreran dago, aurrenetakoa da.

Andre bat bizkor aurreratu egin zaio eta berak aukeratuta zeukan jarlekua hartu dio. Neskak, lasaai asko, aldemeneko jarlekuan eseri da.

Bapatean, beste hemakume bat urbildu eta zera esan dio: "Jarleku hau nere lagunentzat hartuta daukat".

Neskak, astiro eta apaltasunez erantzuten dio: "Sentitzen det", eta hemakumeak berriz: "Nik gehiago sentitzen det", eta hemakumea, beste jarlekuen bila joaten da.




Onarpena

  -Egilea: Hats Terapia  -Data:  


Artikulua blog hats terapia

Talde bat udarako eskolaetan ari da, beren berri gahiago sakontzen.
Norberak bere arropak garbitu eta lehortzen uzten dituztelarik. Arropak egiten duen beroagatik berala daude lehorrak.
Arratsalde batean ordea, zerua lainoz estaltzen da eta ekaitza datorrela somatuz, neska gazte batek arropak jasotzea erabakitzen du.
Andre batek gaztea ikusirik beraren gana joan eta esaten dio:
- Ez jaso arropak besteek ez badizue eskatu, eta zuk nahi eskero orduan egin.
- ¿Zergatik ez?
- Besteek zein neska zintzo eta on zaren nahia dezu. Ohartu zaitez liteke besteen onarpena izatea edo ez, vaina zihur egon hurrengo batean lasai egongo direla jakinen gainean zuk jasoko dituzuela berahien arropak.




Bat Eginda

  -Egilea:   -Data:  


Artikulua blog hats terapia

Gizon gazte bat Donejakoko bidean dijoa... udara izanik, bazter denak daude bizirik eta koloretzu.

Bakarrik doa, inor aurkitu gabe, eta bere oinak atsedenik gabe aurrera dijoaz bat bestearen atzetik... orduak daramatza bere buruan usnatzen irtenbidea behar duen gauza bati.

Bapatean, bere burua geldirik ikusten du... berak ohartu gabe bere buruak gelditzeko agindua eman die oinei, eta bere oinak ez dute pausorik ematen, eta bere buruari galdezka somatu da:
-¿Zertan ari haiz horren beste buelta ematen gauza bati ezin dudana oraindik ezer egin?... Bidearen edertasuna galtzen ari haiz... hire bidearen ixiltasuna eta lasaitasuna... ¡Utzi beingoz!

Bere pentsamenduekin arrituta, ordutik, gizonak aurrera jotzen du erabakiz ez dela bere baitan galduko... eta bat egingo duela aurrean azaltzen zaionarekin, bizitzak zer eskaintzen dionarekin pausos pauso...

Oraingoa bizitzea erabaki du... aukera duenean arazoari irtenbidea topatzeko, egingo du.




Sena: Ziurtasuna

  -Egilea:   -Data:  


Artikulua blog hats terapia

Gazte bat aita-aman etxean izan eta bere ama agurtzen du. Gauean oheratzerakoan, pentsamendu hau datorkio bapatean: "Badakizu"...

Garrantzirik eman gabe, lasai oheratzen da eta berehala lo hartzean du.

Goizeko 4:00 tan telefono dei batek esnatzen du, bere aita da esanez: "Jantzi eta etorri adi berehala"...

Azkar jasten da eta erdi esna erdi lo, bere gurasoen etxera iristen da. Sartu orduko gurasoen gelara doa, bertako argiak pizturik bai daude... aita nora ezean dabil eta ama begirada galdua eta ia ez du arnasten:
"Azkar, larrialdietara deitu behar degu" esaten dio aitari.

Amar minutu ostean ambulantzia iristen da eta medikuek ama egonkortzen dute. Hospitalean zuirgabetasunez gaua pasa ondoren, goizean medikuak partea ematen dio familiari:
-Andre honek buruko derramea izan du eta operatua izanik, zai gaude onera edo txarrera egingo duen...

Bere amak aste bat UCIn pasa ostean... 3 hilabetetan 80% osatu da... ez da lehengoa, orain filtrorik ez du, jotorragoa da...




Ekitaldien lista:

  • Konstelazioak

      -Data: 2018/11/24  -Ordua: 10:00 / 20:00


    Ekitaldia agenda hats terapia

    HARTU ETA EMAN Unibertsoan bada beti berdindu nahian ibiltzen den indar bat, gauzak orekan jartzen ahalegintzen dena. Gizakion hartu-emanetan senti dezakegu oreka beha...




    Konstelazioak

      -Data: 2018/12/15  -Ordua: 10:00 / 20:00


    Ekitaldia agenda hats terapia

    BASTERTZEA ETA BAT EGITEA Bai bastertzeak bai bat egiteak norberaren gain dago... kontua geure bihotzean norbaiti, zerbaiti edota egoera bati tokia egitea edo ez egite...




Facebook-eko argitalpenak: