FAMILIA KONSTELAZIOAK

Familia konstelazioak

FAMILIA KONSTELAZIO arazoen, liskarren, gaixotasunen,... nondik norakoa argitaratzeko baliagarri den tresna azkar, eta sakon bat da, hau da, arazoa sortzen duen dinamika aurkitu eta bideratzeko tresna.

EDUARDO IBARMIA ISASMENDI

eduardo ibarmia

Azkoitin jaio nintzen, Gipuzku barneko herria. Lau anai-arrebetik hirugarrena, bi arreba ni baino zaharrago eta anai bat gazteago ditut. Umetan, 2 edo 3 urte nituenean, ordurako gogoratzen naiz nire gurasoek, biak, beste leku batetara begiratzen zuten sentipena nuela,... ohartzen naiz erabaki edota sentitu izana, ni beraiek baino lehenago hil nahi izana.

TESTIGANTZAK

Testigantza batzuk:

  •   -  

    "Ez baldin banuen ere jakin ondo azaltzen nere kasua, bitxia iruditu zitzaidan. Ez dut aldaketarik somatu, dena berdin jarraitzen du. Ohartu naiz beste pertsona baten kontuak asko ikutu zidala, eta zihur nago ez duela nere kontuarekin ezer ikusirik. Ez naiz prest sentitzen berriro errepikatzeko, nere gauza da. Zure lana oso polita iruditu zitzaidan. Eskerrak".

      -  

    "Ni egon nintzen mintegiko esperientzia oso baikorra eta interesgarria izan zen. Edozein pertsonari gomendatuko nioke. Eskerrak denagatik".

      -  

    "Nere aldetik, joan naizen mintegietatik, gauzak beste ikuspuntu batetik ikusteko gai izan naiz, orokorrean ulermena eta atsedena hartuz".

    L.C.B.  -  

    "Eduardo Ibarmia Madrid-en ezagutu nuen 2008-an, biok Bert Hellinger-en jarraitzaileak ginelarik. Beragatik esan dezaket, esku onetan egongo zarela, Eduardo-k konsteladore ona izateko gaitasunak baditu eta, sintzotasuna, apaltasuna, ondo eginiko lanari maitasuna eta konfidantza ematen dizu. Gomendatzen dizut".

BLOG

familia konstelazioak

Hats Terapia  -  Zuregatik Sentitzen det

2016/07/07

Neska gazte bat areto baten sarreran dago, aurrenetakoa da.
Andre bat bizkor aurreratu egin zaio eta berak aukeratuta zeukan jarlekua hartu dio. Neskak, lasaai asko, aldemeneko jarlekuan eseri da.
Bapatean, beste hemakume bat urbildu eta zera esan dio: "Jarleku hau nere lagunentzat hartuta daukat".
Neskak, astiro eta apaltasunez erantzuten dio: "Sentitzen det", eta hemakumeak berriz: "Nik gehiago sentitzen det", eta hemakumea, beste jarlekuen bila joaten da....