FAMILIA KONSTELAZIOAK
FAMILIA KONSTELAZIO arazoen, liskarren, gaixotasunen,... nondik norakoa argitaratzeko baliagarri den tresna azkar, eta sakon bat da, hau da, arazoa sortzen duen dinamika aurkitu eta bideratzeko tresna.
Tresna honek ikuspegi sistemikoa du, hau da, familia, taldea, erakundea,... sistema bizi bat bezala hartzen duelarik, kontutan hartuz, sistema osoari ikutzen diola bere partaide batek eduki ditzazken gorabeherek alegia. Sistema baten adibide argi bat geure gorputza dugu ( bihotz sistema, arnas sistema, digestio sistema, gernu sistema, nerbio sistema, muskulu sistema,...).
FAMILIA KONSTELAZIO batek arazoaren sustrai eta jatorriaren ulermen sakona dakar, gaiaren ikuspegia aldatzen duelarik. Horrela maitasuna eta ordena berreskuratu daiteke, gauza eta pertsona bakoitzari bere lekua emanez eta bakoitza bere tokian jartzeko aukera ematen duelarik.
FAMILIA KONSTELAZIO bat egiteko orduan, zerbait "ikusi" nahi duen pertsonak, esaldi batez (gehienez bi) zerk eragiten dion sufrimendua edota zer nahi duen "KONSTELATU" partekatzen du. Bere eskaeraren arrazoia partekatu ondoren, KONSTELAZIOA moldatzen da, eta honek azaleratzen hazten du benetako azpiko dinamika, ezkutuan zegoena agerian utziz, jakinean oharkabean zena, arazoaren benetako muinera helduz eta horrek argibideari aukera ematen dio, konponbideak izan dezan baita aukera.
ZE GAI LANTZEN DIRA FAMILIA KONSTELAZIOETAN
Menpekotasunak, atxikimenduak (joko, tabako, alkohol, drogei,...)
Gaixotasunak eta beste sintomak
Traumak, fobiak, izuak,...
Patu zailak (heriotz goiztiarrak, abortoak, hilketak,...)
Gorabehera pertsonalak, familikoak, bikotekideenak, lanekoak,...
Banaketak, abandonuak,...
Desordena fisikoaks, psikikoak,...
Abusuak, erasoak, bortxaketak,...
Arazoak seme-alabekin, gurasoekin, anai-arrebekin,...
Beste gaiak (adopzioak, oinordetzak,...)