PUBLIKAZIOA:


Bat Eginda

  -Egilea:   -Fecha:  


Artikulua blog hats terapia

Gizon gazte bat Donejakoko bidean dijoa... udara izanik, bazter denak daude bizirik eta koloretzu.

Bakarrik doa, inor aurkitu gabe, eta bere oinak atsedenik gabe aurrera dijoaz bat bestearen atzetik... orduak daramatza bere buruan usnatzen irtenbidea behar duen gauza bati.

Bapatean, bere burua geldirik ikusten du... berak ohartu gabe bere buruak gelditzeko agindua eman die oinei, eta bere oinak ez dute pausorik ematen, eta bere buruari galdezka somatu da:
-¿Zertan ari haiz horren beste buelta ematen gauza bati ezin dudana oraindik ezer egin?... Bidearen edertasuna galtzen ari haiz... hire bidearen ixiltasuna eta lasaitasuna... ¡Utzi beingoz!

Bere pentsamenduekin arrituta, ordutik, gizonak aurrera jotzen du erabakiz ez dela bere baitan galduko... eta bat egingo duela aurrean azaltzen zaionarekin, bizitzak zer eskaintzen dionarekin pausos pauso...

Oraingoa bizitzea erabaki du... aukera duenean arazoari irtenbidea topatzeko, egingo du.




Facebook-eko argitalpenak: